Ikus, gainera, lehiakide, Gizapediako hiztegian.
Ekonomian, lehiakideak, merkatu berean jarduten dutelarik, merkatu-kuota handiena bereganatu nahi duten enpresak dira, horretarako prezioa, diferentziazioa eta bestelako estrategiak garatuz. Bi motako lehiakideak bereizten dira: zuzenekoak, merkatuan produktu edo zerbitzu berdinak eskaintzen dituztenak, eta zeharkakoak, helburu merkatu berera zuzenduz ordezko produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituztenak. Lehiakideek enpresako mikroingurunearen osagaietako bat da, estrategiak zehazteko orduan kontuan hartu beharreko kanpoko faktore bat.
Lehiakideak dituen merkatuan konkurrentzia edo lehia egoera dagoela esaten da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, direct competitors, indirect competitors; gaztelaniaz, competidores directos e indirectos.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
Xede-taldea (xede-publikoa)Xede-taldea edo xede-publikoa, batzuetan entzuleria deitua, nazioartean target izenarekin ere ezaguna, ekimen, programa, kanpaina edo proiektu baten bitartez iritsi nahi diren indibiduo edo banakoen multzoa da. Kontzeptua bereziki…