Lan poltsa enpresa edo erakunde batek lan eskaerak jasotzeko zabaltzen duen zerrenda bat da, bertan egin nahi dutenek izena eman eta euren curriculuma erakundearen eskura jar dezaten, erakundeak…
Lan merkatuko malgutasuna edo, laburrago, lan malgutasuna, langile eta enpresarien arteko lan harreman eta baldintzen legezko erregulazio itxiak ezabatu, horiek ezartzeko aukerak zabaldu, eta estatuaren eskuhartzea baztertuz, enpresariaren eta langileen artean zuzenean adostuak izatea sustatzen dituen politika ekonomiko neoliberala da. Besteak beste, aldi baterako kontratuak egiteko aukerak zabaldu eta horietarako baldintzak gutxitu, langileen kaleratzeagatiko kalte ordainak gutxitu edo ezabatu, soldatak finkatzeko askatasuna sustatu, soldata minimoak edo hitzarmen kolektiboz ezarritako soldatak baztertuz, mugikortasun geografikoa eta lan egutegi eta ordutegiak ezartzeko aukerak zabaltzea jasotzen ditu lan malgutasunak.
Bereziki 1980ko hamarkadatik proposatutako politika izan da, neoliberalismotik bereziki, Europako krisi ekonomiko gogor baten testuniguruan, langabezia eta ondoriozko arazoak (pobrezia, kontsumo pribatu txikia, ...) lan merkatuko erregulazio zorrotz eta zurrunen kausaz gertatzen zirela baieztatuz. Areago, perspektiba ekonomiko liberal horretatik lan merkatuaren erregulazio zorrotzak hazkunde ekonomikorako oztopo nabarmena dela argudiatu da, enpleguaren sorrera eragotzi eta produktibitatearen kaltetan direla adieraziz besteak beste. Ezker politikotik gogor gaitzetsi diren proposamenak izan dira ordea, langileek lortutako lan eskubideen aurkakoak direla eta prekarietatea sorrarazten dutela kritikatuz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, labour flexibility; gaztelaniaz, flexibilidad laboral.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.