Mugikortasun geografikoa
Mugikortasun geografikoa berarekin langilearen bizitoki aldaketa dakarren lantokiaren aldaketa da, lanpostu edo enpresa berean edo beste enpresa batera aldatzen denean. Mugikortasun geografikoa lan-malgutasuna osatzen duten elementuetako bat da, eta orokorrean giza baliabideen erabilera efizienteagoa ekartzen duela irizten da, lan-eskariaren eta lan-eskaintzaren arteko doikuntza hobetzen baitu. Enpresa bakoitzaren kasuan, eta baita orokorrean ere, produktibitatea gehitu egiten du; izan ere, enpresa bakoitzean mugikortasun a arrazoi ekonomiko nahiz teknikoengatik garatzen baita. Hala eta guztiz ere, langileari kostu pertsonal gehigarriak ekartzen badizkio ere, ekonomikoak, etxebizitzarekin loturik adibidez, nahiz emozionalak; hori dela eta, ordenamendu juridikoan mugikortasunari buruzko auzietan langileen eskubideak defendatzeko arauak ezartzen dira.** Beste hizkuntzetan: **gaztelaniaz, movilidad geográfica.