Lan hitzarmen kolektiboak


KategoriakZuzenbidea

Espainian, Langileen Estatutuaren ondoren, lan hitzarmen kolektiboak, konbenio kolektiboak, lan hitzarmenak edo lan itunak langileen eta enpresarien arteko lan harremanak ezartzen dituzten arau nagusiak dira, negoziazio kolektiboaren ondorioz adostutakoak. Langilearen produktibitatea (ordutegiak, lan eta jai egunak), soldatak eta langileen eta enpresarien gainerako eskubideak eta betebeharrak zehazten dituzte.

Sindikatuen eta enpresarien ordezkarien artean adosten dira, eta hortik hitzarmen hitza, eta normalean urtebeteko iraupena dute, eta adostasun ezean, luzatu egiten dira. Derrigorrez aplikatu eta bete behar dira: enpresariak langile bat kontratatzen duenean, derrigorrez aplikatu behar dio dagokion hitzarmen kolektiboan ezarritakoa. Hitzarmen kolektiboen aplikazio esparrua enpresa (edo enpresako langile mota bat), enpresa multzo bat edo esparru geografiko bat (herria, probintzia, komunitate autonomoa edo nazio osoa) izan daiteke, beti sektore ekonomiko edo langile tipologia bati buruz; adibidez Bizkaiko metal sektoreko langileei buruzkoa izan daiteke.

 

225 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.