Laginketa sistematikoa


KategoriakEstatistika

Laginketa sistematikoa aztertu nahi den populazioko elementuak ordenaturik daudenean aplikatu daitekeen laginketa mota bat da. Elementuak aukeratzeko erregela sistematiko bat erabiltzean datza, populazioa zehazten duen zerrendan k elementuko sekuentzietatik elementu jakin bat aukeratuz. Adibidez, laginketa sistematikoa egiten dugu 1000 gaixoko talde baten zerrendatik, 50 gaixoko sekuentziak osatuz, 22, 72, 122, 172, ..., 922 eta 972garren gaixoak aukeratzen direnean, non 50 laginketa-pausoa den eta 22 zorizko abiapuntua deitzen dena. Horrela, lagin guztiek ez dute probabilitate berdina izateko, ezarritako segidarekin bat ez datozen laginak erabat bazterturik daudelako.

Zorizko laginketa sinplean ez bezala, laginketa sistematikoan ez dago arriskurik elementuen segida handi bat aukeratu gabe geratzeko, eta beraz zerrendan zehar halako joera badago, laginketa sistematikoak zorizko laginketak baino lagin adierazgarriagoak eratuko ditu. Halaber, laginketa geruzatuaren antzeko emaitzak eskaintzen dituela esan daiteke, geruzak zerrendan ordenaturik agertzen direnean edota elementu ordenatuetan halako joera bat dagoenean; adibidez, gaixoen zerrenda kronologiko batetik abiaturik, epidemia bateko une (geruza) ezberdinetako gaixoak izango ditugu laginketa sistematikoarekin. Hala ere, zerrendako elementuetan zehar aldizkakotasun edo periodizitateak badaude, laginaren adierazgarritasuna txikitu egingo da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, systematic sampling; gaztelaniaz, muestreo sistemático.

 

274 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.