Kultura menderatzailea


KategoriakSoziologia

Kultura menderatzailea talde, erakunde edo gizarte bateko kideei inposatzen zaien kultura nagusia da, haietan nagusitzen dena mekanismo hegemonikoen bidez, ohiturak, praktikak, printzipioak, jarrerak, sinesmenak eta, oro har, ideologia inposatuz, portaera indibidual eta kolektiboko arauak, hierarkia eta estratifikazio sozialeko sistemak eta haiek bereganatzen ez dituztenentzako bazterketa sozialeko erregelak ezarriz. Adibide gisa, genero-rolak aipa daitezke, heteropatriarkatuak kultura nagusi gisa ezartzen dituenak edo unibertsitate-ikasketek, orokorrean edo unibertsitate jakin batean egiten direnean, ematen duten goi-mailako gizarte-estatusa. Kultura nagusi menderatzaileak modu ideologizatuan edo abstraktuan nahiz modu zehatzean garatu eta finkatzen dira, erakunde politikoek eta interes ekonomikoek bultzaturik, botereari eutsi eta indartzeko helburuarekin.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, dominant culture; gaztelaniaz, cultura dominante.

199 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.