Hegemonia Antonio Gramsci italiar komunistak (1891-1937) garatu zuen kontzeptua da, herrialde batzuetan XX. mendean zehar langileek burgesiaren planteamenduei men egin eta komunismoari nola bizkarra ematen zioten azaltzeko. Definizioari buruz, esan liteke hegemonia ideologiaren kontrola dela, langileen menpekotasun ekonomikoarekin batera eta indarraren erabilerarekin batera, proletargoa menderatzen duena. Hegemonia zentzuzko ideologia litzateke, klase menderatzaileaz ezarri eta gizartearen gehiengoak onartzen duena; era baketsuan txertatzen da gizarte klase guztien baitan, hedabideen, eskolaren eta baita erlijioaren bitartez, baina indarrez ere inposa daiteke gutxiengo baten aurka, gehiengoaren onespenez. Gramsciren (eta baita ere Marxen) iritziz, kultura eta ideologia ez dira neutralak, klase menderatzaileen tresna baizik, eta egokiago litzateke termino neutral horien ordez, hegemonia kontzeptua erabiltzea. Hegemonia sakon teorizatu duen beste pentsalari bat Ernesto Laclau (1935-2014) izan da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Azpiegitura eta gainegitura (infraestruktura eta superestruktura)Azpiegitura eta gainegitura, infraestruktura eta superestruktura ere hurrenez hurren deituak, gizarteareneta ekonomiaren eraketa eta bilakaera azaltzeko marxismoaren ikusmolde materialistatik eratutako bi kategoria dira. Azpiegitura (egitura edo oinarri materiala ere…
-
Ideologia (definizioa)Ideologia balio eta iritzi multzo bat da, azpiko pentsaera moduan garatzen dena, gizartea ulertzean eta harremanak sozial eta politikoak eratzean eragin nabarmena duena. Ohikoa da beste baten pentsaera…