Gizarte zibila estatuaren jardunetik bereizten esfera sozial eta publikoa da, hala nola gizarte mugimenduak, elkarteak eta edonolako ekimen sozialak biltzen dituena. Gizarte zibil terminoa XX. mendera arte zabaldu…

Gizarte taldeak edo talde sozialak, identitate, irudikapen eta interes komunak partekatuz pertsonen kopuru mugatu batek osatzen duen talde iraunkor eta neurri batean kohesionatua da, haiek garatzeko kideen arteko harremanak, ekintzak eta jarduerak bideratzen dituena, kide bakoitzari rol sozial bat esleituz eta arau batzuk jarraituz. Gizarte taldearen oinarrian taldekideek partekatzen duten errepresentazioen multzoari elkarren barne errepresentazio (gaztelaniaz, mutua representación interna) deitzen zaio eta taldean gu nortasuna eratzen duen funtsezko osagaia da. Gizarte taldeen adibideak dira familiak, kirol taldeak eta alderdi politikoak. Ez dira gizarte taldeak adibidez supermerkatu ilarak (iraunkortasunik ez duelako, nahiz eta interes eta arau komunak dituzten) eta orokorrean etxebizitza bateko bizilagunak (aski kohesionatua ez izateagatik).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, grupos sociales.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.