Kultura ondasuna kultura baten adierazgarria den elementu materiala edo immateriala da, baliozko edo interesekoa dela uste dena, memoria, historia edo sortu eta garatu den gizartearen identitatea islatzeko, eta antzeko beste ondasun batzuekin kultura-ondarea deritzona osatzeko. Egile indibiduala edo kolektiboa izan dezake edota, besterik gabe, praktika komunitario bat izan datieke. Gizarte baten kultura-ondasunak hala aitortuak izaten dira, oro har, gizarte horretako kide eta ordezkatzen dituzten erakundeen aldetik, edo gutxienez halakotzat hartu beharko lituzkete, etorkizuneko belaunaldientzat babestu, zaindu eta transmititzeko. Kultura-ondasunak, alderdi materialari dagokionez, jabetza pribatukoak izan daitezke, baina alderdi kulturalari dagokionez, komunitatearenak eta era zabalagoan gizartearenak dira, eta ildo horretatik kudeaktu behar dira, merkantilizazioa saihestuz eta jendearen eskura eta jendaurrean jarriz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, bien cultural.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Alternatiboa (kultura)Alternatibo terminoa ohiko, konbentzional edo arauzkoa denaren aldean desberdina, berezia edo aukerakoa den hura izendatzeko erabiltzen da. Bereziki, kulturaren eta arteraren munduan erabiltzen da: kanonaren aurkakoa dena da…
Kultura ondareaKultur ondarea edo kultura-ondarea iraganeko belaunaldiek utzitako ondasun kulturalen multzoa da, materialak nahiz immaterialak, hala nola eraikinak, artelanak, literatura idatzizkoa nahiz ahozkoa, musika, filmak, jaiak eta ospakizunak, errituak,…
Kultura-desfaseaSoziologian, kultura-desfasea gizarte edo kultura batean gertatzen den disfuntzio edo distortsioa da, arlo batean izandako aldaketak batek beste arloren batean korrespondentziarik ez duenean. Horren adibidea da emakumeak lan-merkatuan…