Kostuak


KategoriakEnpresa

Kostua produktu edo zerbitzu bat ekoitzi eta horrekin loturiko jarduera ekonomikoak garatzeko baliatu edo kontsumitu egiten diren faktoreen multzoaren balio ekonomikoa da. Kostuen zenbatespena edo estimazioa funtsezkoa da enpresan prezioa ezarri, errentagarritasuna kuantifikatu eta baliabideen erabilerari buruzko erabakiak hartzeko. Balorazio guztietan bezala, kostuak zenbatestean subjektibotasun-maila bat dago beti, eta horregatik garbi utzi behar da aurretik zeren kostua kalkulatzen den eta zertarako kalkulatzen den; adibidez, kostua produktu bati buruz izan daiteke, baina baita ere enpresako sail bati buruz; edota, izan daiteke ekoizpen-faktore teknikoen efizientzia hobetzeko, eta orduan ekoizpen-kostuak edo kostu industrialak baino ez lirateke barneratuko, edota azken prezioa ezartzeko, non sail guztietako kostuak barnehartuko beharko liratekeen (ikus, kostu-prezioa)

Ikus, gainera

218 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.