Kostu zuzenak edo zuzeneko kostuak produktu bati zuzenean esleitu dakizkiokeen kostuak dira, produktu horri beste inongori ez dagozkionak. Adibidez, liburu egiteko behar den papera liburu horren kostuari dagokio, eta…

Kostu finkoak ekoizpena aldatuta ere konstante mantentzen diren kostuak dira. Kostu aldakorrak edo aldagarriak, berriz, ekoizpenaren arabera aldatzen direnak dira, ekoizpenarekin batera handitzen direnak. Adibidez, liburuak egiten dituen enpresa batek alokatutako pabilioi batean egiten badu lana, alokairua kostu finkoa da, ekoizpena edozein izanda ere, berdina ordaindu beharko baitu; enpresa horrek liburuak egiteko erosi behar duen papera, berriz, egiten den liburu-kopuruaren araberakoa da, eta kostu aldakorra da beraz.
Ekoizpenaren kostu osoa kostu finkoak eta aldakorrak gehituz kalkulatzen da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.