Kostu estandarrak


KategoriakEnpresa

Kostu estandarrak produktu, zerbitzu edo jarduera bati buruz planifikaturiko kostu zehatzak dira, ekoizpen-bolumen jakin baterako, eragiketak eta gastuak kontrolatu zein produktuaren prezioa finkatzeko erabiltzen direnak. Aldez aurretiko kostuak dira, kostu estimatuekin batera, baina kostu estimatuak esperientzian oinarritzen diren bitartean, kostu estandarrak ezarritako helburuen arabera zehazten dira. Kostu estandarrak teknikoak edo fisikoak (zenbat lehengai unitate fisiko baliatu behar den produktu bukatuaren unitate bat ekoizteko) nahiz ekonomikoak (lehengaiaren aurreikusitako unitateko prezioa) izan daitezke.

Kostu estandarrak kostu historiko edo errealekin alderaturik, kostuei buruzko helburuak bete diren ala ez eta zergatik jakin ahal izango da, lantokiko efizientzia aztertu alegia. Helburuei buruzko desbideratze globala desbideratze tekniko (kopuru fisikoei buruz) zein ekonomikoetan (prezioei buruz) bereizi ahal izango da, estandar tekniko eta ekonomikoekin alderaturik hurrenez hurren.

217 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.