Produktu edo zerbitzu bat kostu-prezioan merkaturatzen dela esaten da, prezioa unitateko kostuaren berdina denean, eta hartara salmentaren bitartez kostua estaltzera soilik heltzen garenean, irabazia hutsa izanik. Kontzeptua problematikoa da, ordea, unitateko kostua eta irabazia kontzeptu lauso edo anbiguoak direlako; izan ere, alde batetik unitate kostuak kostu aldakorrak bakarrik nahiz kostu aldakorrak eta finkoak batera barneratu ditzakeelako, bestetik irabaziak guztira nahiz unitateko (eta orduan salmEnta-bolumenaren araberakoak) izan daitezke.
KOSTU-PREZIOA: PREZIOA=KOSTUA
Prezioak kostu aldakorra berdintzen duenean, saldutako unitate bakoitzeko irabazia nulua da eta kostu finkoak ez dira estaltzen. Edozein kopuru salduta ere, enpresak kostu finkoen araberako galerak izango ditu.
Aldiz, prezioak kostu aldakorra gehi kostu finkoetan dagokion zatia berdintzen duenean, itxarondako salmenta-bolumen baterako, saldutako unitate bakoitzak kostu finkoetan dagokion zatia berreskuratzen lagunduko du. Honela, kostu-prezioan saltzea justifikatuta egon daiteke, saldutako unitate bakoitzak kostu finkoak estaltzen laguntzen baitu, eta behin horiek estalita, saldutako unitate gehigarri bakoitzak irabaziak sortuko ditu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cost price; gaztelaniaz, precio de coste.
Loturiko artikuluak
Kostu historikoaKostu historikoa aktiboko eta pasiboko elementuen zehaztu eta kontabilitatean erregistratzeko erabiltzen den balioztapen-irizpidea da, ondare-elementuen balio kontablea zehazteko erabiltzen dena. Aktiboko elementuen kasuan horren eskuratze-kostua edo eskuratze-prezioa da,…
Kostu-zentroakKostuen kontabilitatean, kostu-zentroa kostuak identifikatu, kontabilizatu eta indibidualizatu egiten dituen enpresako atal edo saila da. Kostuak kostu-zentroetan lekuratu, sailkatu eta banatzeak zeharkako kostuen egozpena ahalbidetzen du enpresako produktu…
Kostu errealakKostu erreala enpresak iraganeko produkzioan edo zerbitzuak burutzean sortu duen kostua da, behar bezala kontabilizatua (bereziki kostu historikoaren irizpidean oinarrituta), etorkizunera begira kalkulatzen diren kostu estandarrak eta kostu…