Kostu zuzenak eta zeharkako kostuak


KategoriakEnpresa

Kostu zuzenak edo zuzeneko kostuak produktu bati zuzenean esleitu dakizkiokeen kostuak dira, produktu horri beste inongori ez dagozkionak. Adibidez, liburu egiteko behar den papera liburu horren kostuari dagokio, eta ez beste ezeri, eta horregatik esango dugu papera liburuaren kostu zuzena dela. Zeharkako kostuak, berriz, produktu bati soilik egotzi ezin zaizkion kostuak dira, produktu-multzo bat ekoitzi edo jarduera sail batzuetan burutzeko sortu direlako; adibidez, argitaletxearen promozioa egiteko sortutako gastuak argitaletxe horrek argitaratutako liburuen zeharkako kostuak dira.

Kostu zuzenak aldakorrak izaten dira,  baina badira aldakorrak eta zeharkakoak diren kostuak (argindarraren kostua, esaterako) eta finkoak eta zuzenak direnak (produktu jakin bat ekoizten lan egiten duten langileen soldata, adibidez).

Tarteko kostuak badaude, kostu erdi-zuzenak izenekoak, produktu jakin bati ez baina enpresako sail jakin bati egotz dakizkiokeenak.

Produktuaz gainera, kostu zuzenak eta zeharkakoak sailaren arabera ere bereizi daitezke (ikus, gazteleraz, portador de coste): sail jakin bati buruz, badira kostu zuzenak, sail horri argi eta garbi atxikitzen zaizkionak, nahiz zeharkako kostuak, sail bakar bai atxikitzen ez zaizkionak, eta azkenean sail desberdinen artean banatu edo orokorrean kontsideratu behar direnak.

Ikus, gainera

269 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.