Kostuak


KategoriakEnpresa

Kostua produktu edo zerbitzu bat ekoitzi eta horrekin loturiko jarduera ekonomikoak garatzeko baliatu edo kontsumitu egiten diren ekoizpen-faktoreen multzoaren balio ekonomikoa da. Kostua ez da nahastu behar gastuekin, gastua kontzeptu finantzarioa baita, transakzio bati dagokiona, kostua kontzeptu ekonomikoa den bitartean, ekoizpenean eta enpresaren beste prozesuetan garatzen dena; izan ere, batzuetan kostuak eta gastuak bat badatoz ere, badira ere kostuak gastu ez direnak eta gastuak kostu ez direnak. Kostuen zenbatespena edo estimazioa funtsezkoa da enpresan prezioa ezarri, errentagarritasuna kuantifikatu eta baliabideen erabilerari buruzko erabakiak hartzeko. Balorazio guztietan bezala, kostuak zenbatestean subjektibotasun-maila bat dago beti, eta horregatik garbi utzi behar da aurretik zeren kostua kalkulatzen den eta zertarako kalkulatzen den; adibidez, kostua produktu bati buruz izan daiteke, baina baita ere enpresako sail bati buruz; edota, izan daiteke ekoizpen-faktore teknikoen efizientzia hobetzeko, eta orduan ekoizpen-kostuak edo kostu industrialak baino ez lirateke barneratuko, edota azken prezioa ezartzeko, non sail guztietako kostuak barnehartuko beharko liratekeen (ikus, kostu-prezioa)

Ikus, gainera

296 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.