Kopuru nominalak eta kopuru errealak


KategoriakEkonomia

Ekonomian, kopuru nominalak une bakoitzeko prezioetan jasotzen direnak dira: kopuru errealak, berriz, une jakin bateko prezio konstanteetan jasotzen direnak dira, inflaziorik gabe. Kopuru errealei kopuru deflaktatu ere deitzen zaie, eta kopuru nominalak kopuru erreal bihurtzeko operazioari deflaktazio.  Aldi ezberdinetako magnitude ekonomikoak, kopuru nominalak alegia (hala nola, soldatak, salmentak, ekoizpenak, kontsumoak, ...),  alderatzeko, kopuru errealetara bihurtzen dira batzuetan, magnitude ekonomiko horiek kopuru fisikoak soilik, prezioen eragina baztertuta, isla dezaten. Adibidez, urte desberdinetako produktu-multzo baten salmenta nominalek gora egiten duten arren, ezin da baieztatu kopuru fisikoz salmenta horiek gora egin dutenik; horretarako kopuru errealetara aldatu behar dira. Aljebraikoki adierazita, honela kalkulatzen dira kopuru nominalak eta kopuru errealak:

  • kopuru nominalak: \sum_i p_{it}q_{it}
  • kopuru errealak: \sum_i p_{i0}q_{it}

non \ p_{it} eta q_{it} t aldi bakoitzean izandako prezio eta kopuruak diren, i item edo produktu guztietarako, eta \ p_{i0} erreferentziatzat hartzen den oinarri-aldiko prezioak.

Item edo produktu bakoitzaren oinarri-aldiko prezioak ezagutzen ez direnean, deflaktazioa kopuru nominalak zati prezio-indizearen balioa egiten da, oinarri aldiari buruz.

Norberaren kontsumo maila kopuru nominalei erreparatuz finkatzen deneko fenomenoari, inflazioari eta kopuru errealei erreparatu gabe, ilusio monetario deitzen zaio.

Ikus, gainera


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Kopuru nominalak eta kopuru errealak"; Gizapedian, 14 abendua, 2016, /kopuru-nominalak-eta-kopuru-errealak/.
384 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.