Erosteko ahalmena (erosahalmena)


KategoriakEkonomia

Partikularrek eta familiek euren errentekin ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko duten ahalmena, erosteko ahalmena edo erosahalmena alegia, euren errentarekin eta prezio mailarekin dago loturik zuzenean: errenta jakin baterako prezioen maila igotzen bada, erosteko ahalmena gutxitu egiten da; prezioak jaisten badira, ahalmen hori igo egiten da. Horregatik da hain garrantzitsua soldata eta pentsioen eguneratzea inflazio tasen arabera (ikus, indexazioa): soldatak inflazioa baino gutxiago igotzen badira, partikularrek eta familiek erosteko ahalmena galdu egiten dute. Soldata nominalak igota ere, inflazioa igoera hori handiagoa bada, soldata errealak gutxitu eta erosteko ahalmena gutxitu egiten da. Iraganean galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko, soldatak eta pentsioak inflazioa baino gehiago gehitu behar dira.

Soldata eta pentsioen erosteko ahalmenaren bilakaera jasotzeko, deflaktatu egin behar dira, termino nominaletatik errealetara bihurtu alegia.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, poder adquisitivo;  ingelesez, purchase power.

Ikus, gainera

221 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.