Kontu nominalak enpresaren eragiketa korronteak islatzen dituzten kontuak dira, diru-sarrera edo gastu bat sortzen dutenak. Kontu nominal horiek ez dira enpresaren ondarean sartzen (aktiboa edo pasiboa), eta emaitza-kontu batean bateratzen dira ekitaldiaren amaieran, enpresak ekitaldian zehar sortu duen galera edo irabazia kalkulatzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cuentas nominales.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kontu korronteaKontu korrontea bankuek bereziki enpresa, enpresari banakako eta beste erakundeei eskaintzen dieten banku-kontu bat da, euren ohiko jardueran gertatzen diren ordainketa, kobrantza eta transferentziak bideratu eta horretarako baliabideak…
Kontu sateliteakNazio kontabilitatean, kontabilitate satelitea edo kontu sateliteak (satelite, osagarri diren zentzuan) jarduera batzuetako kontabilitatea modu berezi batean jasotzen duten kontuak dira, jarduera edo arlo horren xehakapena moneta unitatetan…
Kontu hartzekodunaKontu hartzekoduna saldo hartzekoduna zorpeko saldoa baino hnadiagoa duen kontabilitatea kontua. Pasibo kontuak eta sarrera dakartenak dira kontu hartzekodunak. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cuenta acreedora. Ikus, gainera Zorpeko kontua