Kontrol-ikerketak parametro edo aldagai baten balioak manipulatu edo aldatu egiten diren ikerketak dira, parametro edo balio haien aldaketak ikertzen den aldagaia nola eragiten duen aztertzeko. Ikus, gainera Kontrol-taldea…
Kontrol hedadurak enpresako buru, zuzendari edo arduradun batek bere ardura edo kontrolpean zenbat langile dituen adierazten du, betiere ardura edo kontrol hori eraginkortasunez egiten bada. Arduradunak bere ardurapean langile gutxi dituenean alegia, kontrol hedadura estua edo txikia dela esaten da; zabala edo sakona izango da berriz, arduradunak langile askorenganako ardura zuzenean hartzen duenean.
Kontrol hedadura zenbat eta zabalagoa izan, kontrolaren kostua (zeharkako kostua dena enpresan) orduan eta txikiagoa da, hierarkia mailak (bitarteko arduradun eta zuzendariak) gaineratu beharrik ez dagoelako, eta kontrola behar bezala egiten bada, langileen eraginkortasuna ere handiagoa izango da. Erabakiak ere azkar hartzen dira, hierarkia maila gutxi daudenez komunikazioa ere azkarra delako. Kontrola zabalegia bada ordea, arduradunek ezin dute kontrola behar bezala burutu eta eraginkortasuna murriztu egiten da.
Hedadura estuak ere arrakastatsuak izan daitezke, arduradunaren lidergoak taldearen produktubitatea nabarmen handitu dezakeelako, baina kontrolaren sentsazioa ere aregotu dezakete, lidergoa modu autokratikoan burutzen bada bereziki, eta langileen autonomia oztopatu. Gainera, bereziki langile askoko enpresetan, kontrol hedadura estuetan erabakiak ez dira hain azkar hartzen, zuzendaritza eta ardura maila bertikalak gaineratzea beharrezkoa denez gero, langile guztiak kontrolatu ahal izateko. Komunikazio bertikala ere moteldu egiten da.
Gaur egun, kontrol hedadura zabalak hobesten dira, kontrolaren zeharkako kostuak murriztu, langileei autonomia eman eta malgutasuna bultzatzeko. Horretarako ordea, beharrezkoa izaten da langileen trebakuntzan inbertitzea, kontrolaren beharra murrizteko.
Beste hizkuntzetan: gazteleraz, extensión de control, tramo de control.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.