Arlo funtzionalak
Antolakuntza batean, arlo funtzionalak haien barnean jarduera, lan edo ataza desberdinak burutzen dituzte arlo edo sailak dira. Enpresan adibidez, ekoizpen ed operazio, merkataritza, finantza eta giza baliabideen sailka bereiz daitezke, besteak beste. Arlo funtzionalak, ordea, ez dira enpresan bakarrik azaltzen; ospitale batean esaterako, lehen mailako arreta, larrialdiak, kirurgia, pediatria, … dira arlo funtzional desberdinak. Orokorrean, arlo funtzionalak beti existitzen badira ere, gera daiteke erakundearen departamentalizazioa eta kudeaketa beste irizpide batzuei jarraiki egitea, esaterako eremu geografikoak bereizita, hala nola kudeaketa enpresako lantegien arabera egitea. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, áreas funcionales.