Zientzian, kontrastazioa hipotesiak eta teoriak esperientziaren argitan frogatzea da. Horretarako, hipotesiak eta teoriak faltsugarriak izan behar dira, hau da, posible izan behar da hipotesia ukatzen duten kasu partikularrak aurkitzea. Baldintza hori beteta, kasu partikularrak teoria eta hipotesiekin kontrastatu behar dira: errealitatean esperientzia osatzen duten kasuak, ebidentziak alegia, bat badatoz haiei buruz planteaturiko teoria eta hipotesiekin, teoria eta hipotesiak gero eta indar eta handiagoz kontrastatuta (frogatuta) geratuko dira.
Adibidez,
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
- 
Hipotesien formulazioa (hipotesiak formulatzea)- Hipotesien formulazioa edo hipotesiak formulatzea metodo zientifikoaren hasierako etapetako bat da. Bertan, ikertzaileak, fenomeno baten aurretiko behaketatik abiatuta, hipotesi, aieru edo baieztapen saiagarri eta egiaztagarri bat ezartzen du,… 
 
- 
Esperientzia (filosofia, epistemologia)- Filosofian, eta zehatzago epistemologian, esperientzia ezagutza enpirikoa da, zentzumenetatik sentsazioen bitartez datorkiguna. Hala ere, esperientzia ez da sentsazio soila, baizik eta haratago doa, sentsazioak modu aktiboan jasotzen baititu,… 
 
- 
Filosofia espekulatiboa- Filosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…