Hipotesiak (hipotesi zientifikoak)


KategoriakFilosofia

Ez nahastu lan hipotesi kontzeptuarekin.

Ikerketa zientifikoan, hipotesiak edo zehatzago hipotesi zientifikoak fenomeno erreal bati buruzko azalpenak dira, ideia, susmo edo uste moduan planteaturikoak, eta ikerketaren bitartez egiazkoak diren frogatu nahi direnak. Ikerketa objektibitatez eta zientifikotasunez garatzeko hipotesiak modu egokian planteatu behar dira, teoria baten baitan eraturik eta zehaztasunez, hipotesiak egiaztagarriak eta aldi berean faltsugarriak izango direla bermatzeko. Hori horrela, hipotesiak jakintza zientifikoa garatzeko baliatzen den metodo hipotetiko-deduktiboaren oinarrian dago. Dena den, falibilismoaren arabera, hipotesiak guztiz egia direla ezin da inoiz frogatu, eta beraz beti dira hutseginkorrak.

184 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.