Faltsazionismoa (falsazionismoa)


KategoriakFilosofia

Faltsazionismoa Karl Popper (1902-1994) filosofoak sorturiko irizpide epistemologikoa da, bere arrazionalismo kritikoaren baitanm, eta bereziki induktibismoaren, positibismo logikoaren eta berifikazionismoaren aurkakoa dena, eta metodo hipotetiko-deduktiboaren aldekoa. Horren arabera ezagutzaren eta zientzioaren aurrerapena ez da gertatzen hipotesi baten alde dauden kasu partikularrak bilduz, baizik eta hipotesi horiek faltsutu edo gezurtatu egiten dituzten kasuak aurkituz, eta hipotesi berriak planteatuz eta garatuz  egiazkoak diren (faltsutzen ez diren) bitartean. Ildo horretatik, hipotesi zientifikoetarako faltsugarritasunaren irizpidea planteatu zuen, faltsugarriak ez diren proposizio eta hipotesiak zientifikoak ez direla adieraziz; adibidez, "badago kolore gorrixka bat pertsona autisten artean ikara sorrarazten duena", ez da proposizio faltsugarri bat, kolore gorrixka asko probatuta ere, beti argudiatu daitekeelako ikara sorrarazten duen kolore zehatza ez dugula aukeratu.

214 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.