Filosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua dagoena. Filosofia kontinentala deitu izan denaren ondoan azaltzen terminoa da, filosofia sistema eta teoria itxiekin loturik, filosofia analitikoarekin kontrajarrita. Filosofo batzuentzat, Hegelentzat kasu, filosofia egiteko modu gorena da; besteentzat, berriz, guztiz arbuiagarria da; Bacon-ek esaterako espekulazioa bere burua elikatzen duen arrazoia besterik ez dela adierazi zuen. Kantek ezagutza espekulatiboa eta naturaren ezagutza bereizi eta espekulazioa objektuaren kontzeptuei dagokien ezagutza gisa definitu zuen; metafisika arrazoiaren ezagutza espekulatibo guztiz isolatua dela baieztatu zuen orobat. 1
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
EnpirikoaEnpirikoa esperientzian zein behaketan oinarrituta ezagutzen dena da, logikan edo dedukzioan oinarrituta baino. Adibidez, medikuek diagnostiko enpirikoak egiten dituzte, aurrez aztertutako gaixoen esperientzian, haien gaixotasunetatik jasotako datuetan, oinarritzen…
Filosofia analitikoaFilosofia analitikoa XX. mendearen hasieran garatu zen eskola filosofiko zabala da, helburu nagusitzat hizkuntza errealitatea ezagutzeko tresna gisa aztertzea duena. Joera horren ordezkari nagusiak izan ziren George Edward…
Esperientzia (filosofia, epistemologia)Filosofian, eta zehatzago epistemologian, esperientzia ezagutza enpirikoa da, zentzumenetatik sentsazioen bitartez datorkiguna. Hala ere, esperientzia ez da sentsazio soila, baizik eta haratago doa, sentsazioak modu aktiboan jasotzen baititu,…