Filosofian, eta zehatzago epistemologian, esperientzia ezagutza enpirikoa da, zentzumenetatik sentsazioen bitartez datorkiguna. Hala ere, esperientzia ez da sentsazio soila, baizik eta haratago doa, sentsazioak modu aktiboan jasotzen baititu, intentzionaltasunez, hauteman nahi ditugun errealitatearen alderdi jakinen arabera. Kanten arabera, esperientzia izateko, arrazoimena eta dagozkion a priori kontzeptuak behar dira.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Epistemologia (definizioa)Epistemologia ezagutza edo jakintza aztertzen duen filosofiaren adarra da, jakintzaren jatorriari, horren metodoei eta errealitatearekin eta egiarekin duen erlazioari buruz. Jarrera epistemologiko anitz dago: eszeptizismoak, esaterako, zalantzan jartzen…
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
EnpirikoaEnpirikoa esperientzian zein behaketan oinarrituta ezagutzen dena da, logikan edo dedukzioan oinarrituta baino. Adibidez, medikuek diagnostiko enpirikoak egiten dituzte, aurrez aztertutako gaixoen esperientzian, haien gaixotasunetatik jasotako datuetan, oinarritzen…