Kohesio soziala (gizarte kohesioa)


KategoriakSoziologia

Artikulu hau gizarte mailako kohesioari buruzkoa da, baino talde mailako kohesio kontzeptuari buruz bilatzen ari zara agian.

Gizartean orokorrean herritarrak berdintasunez eta justiziaz tratatuak eta maila sozioekonomikoan integratuak direnean esango dugu gizartean kohesioa dagoela. Bi ikuspegi dituen kontzeptua da: alde batetik, kontzeptu subjektiboa eta unibertsala da, indibidualki zenbateraino integraturik sentitzen diren baloratuz pertsonek kolektiboki eratzen dutena; beste alde batetik, kohesioa osatzen dute baita ere erakundeek integrazio horretarako aurrera eramaten dituzten tresna eta erabakiek.1 Kohesioaren pertzeptzioa eta balorazioa alde batetik, eta kohesiorako mekanismo instituzionalak bestetik, osatzen dute kohesioa, maila dialektiko batean maiz, kohesiorako mekanismoek ez baitute askotan kohesioaren pertzepzioa indartzen; horregatik, kohesioa ezin da mugatu kontzeptu objektibo batera, beti herritarren iritziaren edo subjektibotasunaren mendean dagoelako. Dialektika hori onartuz, kohesioa definitzeko mota anitzeko adierazleak erabili hori dira: distantzia-adierazleak (errentaren ezberdintasuna, hezkuntza, osasun publikoa, pentsioak), adierazle instituzionalak (demokrazia) eta pertenentzia-adierazleak (kultura-aniztasuna, partehartzea, konfiantza, elkartasuna). Europako Kontseiluak Laeken adierazleak eratu ditu kohesioa neurtzeko, maila nagusi eta osagarri batean jasoak, bereziki errentari erreparatzen diotenak.2

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Hopenhayn M. COHESIÓN SOCIAL: UN PUENTE ENTRE INCLUSIÓN SOCIAL Y SENTIDO DE PERTENENCIA 1. Observatorio Territorio Uruguay. http://otu.opp.gub.uy/sites/default/files/docsBiblioteca/Cohesi%C3%B3n%20social-%20Un%20puente%20entre%20inclusi%C3%B3n%20social%20y%20sentido%20de%20pertenencia.pdf. Accessed 2018.
2.
Cecchini S. LA MEDICIÓN DE LA COHESIÓN SOCIAL EN LA UNIÓN EUROPEA (INDICADORES “LAEKEN”) Y SU APLICACIÓN EN AMÉRICA LATINA. CEPAL. https://www.academia.edu/29481044/La_medici%C3%B3n_de_la_cohesi%C3%B3n_social_en_la_Uni%C3%B3n_Europea_indicadores_Laeken_y_su_aplicaci%C3%B3n_en_Am%C3%A9rica_Latina. Published 2006.
340 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.