Talde akzidentala nahi gabe, aukera edo erabaki sendo edo ezaugarri komun adierazgarririk gabe, elkarrekiko harremanetan suertatzen diren pertsonen multzoa da; adibidez, egunero lantokira joateko garraio publikoan elkarrekin doan…

Artikulu hau talde mailako kohesioari buruzkoa da. Gizarte mailako kohesio kontzeptuari buruz bilatzen ari zara agian.
Talde kohesioa edo taldeko kohesioa gizarte talde bateko kideen artean batasun maila da, haiek bateraturik atxikitzen dituena. Taldearen kohesioa faktore garrantzitsua da taldearen helburuak lortze aldera, identitate partekatua eta pertenentzia sentimendua indartu egiten du (edo horien ondorioz garatzen da baita ere kohesioa). Gainera helburuen lorpenak berak kohesioa indartzea dakar berriz. Hala eta guztiz ere, gizarte taldea beste erakunde baten baitan kokatzen denean, taldearen kohesioa erakundearen helburuen aurkakoa izan daiteke.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniz, cohesión grupal.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.