Komunitate-eraikuntza edo eraikuntza komunitarioa (ingelesez, community building) bereziki hirietako eremu pobretuetan eta landa-eremuetan, uneko arazo sozialei irtenbidea eman eta finean aldaketa sozialerako bidea zabaltzeko, bizilagunak elkartu eta elkar lagundu dezaten aurrera eramaten diren ekimenen multzoa da, komunitate izateak dakarren kapital sozialaren kontzientzia hartuz. Auzo mailan garatzen dira, bertako bizilagunen artean, tokiko elkarteek bultzaturik eta instituzio politikoetatik at, haiekiko elkarlana eta haien sustapena beharrezkoa izaten den arren. Bereziki Ameriketako Estatu Batuetan sortutako ekimenak izan dira, bereziki delinkuentziaren eta drigaren aurkako borroka, eskola laguntza, enplegu sustapena eta etxebizitzen berrikuntzaren inguruan. Gainera, arazo konkretuak kudeatu eta konpontzeko tresna izateaz gainera, kohesio sozialerako tresna badela ere frogatu da, estereotipoak gainditu eta arrazismoaren eta beste diskriminazio motak baztertzen laguntzen dutela frogatu baita.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Diferentziazio sozialaDiferentziazio soziala, desberdintze soziala edo desberdintzapen soziala gizartearen egitura osatzeko prozesua da, gizarte estratifikazioa, segmentazioa eta diferentzazio funtzionala eragiten dituena, gizarteko elementuak eta atalak gizatalde, klase sozial eta…
Kohesio soziala (gizarte kohesioa)Artikulu hau gizarte mailako kohesioari buruzkoa da, baino talde mailako kohesio kontzeptuari buruz bilatzen ari zara agian. Gizartean orokorrean herritarrak berdintasunez eta justiziaz tratatuak eta maila sozioekonomikoan integratuak…
Eraikuntza sozialaEraikuntza soziala errealitate bat eratzeko dugun modua da, errealitate horren ezaguera indibidualetik eta beraz subjektibotik errealitate sozial eta beraz objektiboa izatera heldu arte. Prozesu horren bukaeran sortzen den…