Émile Durkheim-entzat elkartasuna (ikus elkartasuna, terminoaren definizio orokorrari burua jakiteko) gizartea eratzeko funtsezko elementua da, elkartasun kontzeptu indibiduala (bestea laguntzeko jarrera) gainditzen duena. Kontzientzia kolektiboan oinarritzen da, balore, erritual, printzipio moral, sentimenduak eta prozedura kolektiboak biltzen dituena. Kontzientzia kolektibo horretatik elkartasuna, betiere Durkheim-en iritziz, gizarteari kohesioa edo elkarrekiko dependentzia ematen dizkion indarra da.
Definizio horretatik, Durkheim-ek bi elkartasun bereizten ditu. Alde batetik, elkartasun mekanikoa berdintasun handiko gizarteetan garatzen da, eta sinesmen, balore eta erritualetan oinarritzen da, gizartean kohesio handia sortuz, eta gizarte aurrekapitalistetako elkartasun mota nagusia da. Elkartasun organikoa berriz, lanaren zatiketaren ondoriozkoa da, eta kohesio soziala baino gehiago, interdependentzia sorraratzen du, maiz interes ekonomiko kolektiboetan oinarrituz. Elkartasun organikoa gizarte kapitalista industrialetako osagai nagusia da.
Loturiko artikuluak
Misoginia eta misoginoakMisoginia (antzinako grezierazko miseo, "gorroto" eta gyne, "emakume", hitzetatik. emakumeenganako gorroto, ezinikusi eta mespretxua da, bereziki gizonek indibidualki sentitzen dutena. Badira pertsonaia maskulino historikoak misoginoak izateagatik nabarmendu direnak, hala…
Gizarte ekonomiaGizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…
Hazkunde organikoa eta hazkunde inorganikoaHazkunde organikoa eta hazkunde inorganikoa enpresak ekoizpena eta salmentak gehitu eta merkatuak zabaltzeko dituen bi moduak dira. Hazkundea organikoa dela esaten da enpresak hazteko inbertsioak enpresan bertan egiten…