Kapital higigarria zuzeneko errendimendu edo irabaziak eskuratzeko enpresa edo partikular batek dituen diru-gordailu, akzio, balore-titulu, bono, obligazio eta bestelako finantza-inbertsioak dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capital mobiliario.

Kapitalaren kostua edo kapital kostua enpresa baten finantzazio-kostua, eskuratu dituen baliabide finantzarioengatik jasaten duen kostua da, tasa edo portzentaje bateratu gisa adierazita (ikus, gainera, diruaren prezioa). Kontzeptu konplexua da, alde batetik noren ikuspegitik kalkulatzen den arabera (enpresaren ikuspegitik edo finantza-baliabideak eskaintzen dituenaren aldetik). Enpresaren aldetik ere, kalkuluak baditu zailtasunak eta oztopoak ere: enpresaren baliabide finantzarioetako bakoitzak kostu berezia du (adibidez, mailegu batengatik ordaindu beharreko interes-tasa alde batetik; eta hornitzaile baten fakturaren ordainketa bankuari aurreratzeko eskatu zaionean ordaindu beharrekoa, bestetik), eta beste alde batetik kostu ezkutuak daudelako (hala nola, enpresako bazkideen kapital-ekarpenak kostu espliziturik ez duen arren, badu aukera-kostu bat, bazkideek ekarpen horrengatik jaso luketen errentagarritasuna alegia, kontuan hartu behar dena). Finantza-baliabideak eman behar dituen eragilearen ikuspuntutik, kalkulua desberdina izango da, noski, enpresak mailegu, kreditu eta bestelako zorrengatik ordaintzen dituenak ezagutzen ez dituelako: kasu horretan, baliabideak eskaini behar dituena arriskurik gabeko tasari, merkatuan une batean dagoen arriskua eta enpresaren berezko arriskua gehitu behar zaizkio (arrisku-saria, alegia).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, coste de capital.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.