Birjarpen-kostua


KategoriakEnpresa

Kontabilitatean, birjarpen-kostua aktiboko ondasun bat ordezteko ordaindu beharreko eskuratze-kostua da, aktibo hori bere erabilgarritasuna agortu duenean. Bereziki, amortizazioa kalkulatzeko irizpideak zehazterakoan erabiltzen da, amortizazioa kostu historikoaren gainean zein birjarpen-kostuaren gainean egin daitekeelako. 2007ko Espainiako Kontabilitate Planaren arabera, kostu historikoa izan behar da horretarako irizpidea, baina kostuen kontabilitatean birjarpen-kostua har daiteke irizpidetzat, kontabilitate hori legez arautua ez dagoenez.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, replacement cost; gazteleraz, coste de reposición.

156 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.