Finantzazioa edo finantzaketa enpresa, inbertsio edo proiektu bat abiarazi eta garatzeko behar diren baliabide ekonomikoak (dirua, bereziki) jarri edo eskuratzea da. Finantzazioa ordea ez da zeregin isolatua, eta enpresako finantza-sailaren barruan dauden beste zeregin batzuekin batera garatu eta koordinatu behar da: finantzazioaren aurretik enpresak bere proiektuak garatzeko zenbat diru behar duen eta noiz eskuratu behar duen erabaki behar du, finantza-plangintza garatuz, aurrekontu baten bitartez adibidez; finantzazioa bigarren pausoa litzateke, finantzatzeko behar duen diru hori eskuratzea; azkenik, enpresak eskuraturiko diru edo finantza-baliabide horien kontrola eta administrazio egokiak beharko lituzke. Hiru pauso, funtzio edo zeregin horien multzoak enpresaren finantza-funtzioa osatzen du. Finantzazioa beraz, baliabideak eskuratzea alegia, finantza-funtzioaren atal bat baino ez da, aurretik planifikazioa, eta ondoren kontrola ere behar dituena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, financing.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
InbertsioaZentzu ekonomikoan, inbertsioa edo (Ipar Euskal Herrian) inbestimendua (ikus inbestimendu, hiztegian) enpresek ekoizpen-faktore fisikoak ondasun eta zerbitzuak ekoizteko eskuratzea da (makina berri bat erosi, enpresako bazkideek jarritako diruarekin),…
InbertsioaZentzu ekonomikoan, inbertsioa edo (Ipar Euskal Herrian) inbestimendua (ikus inbestimendu, hiztegian) enpresek ekoizpen-faktore fisikoak ondasun eta zerbitzuak ekoizteko eskuratzea da (makina berri bat erosi, enpresako bazkideek jarritako diruarekin),…
Aldizkapena, aldizkakotzea edo periodifikazioaKontabilitatean, aldizkapena, aldizkakotzea edo periodifikazioa ekitaldi ekonomiko bakoitzari soilik dagozkion sarrerak eta gastuak egozteko prozesua da, diru fluxua noiz gertatu den kontuan hartu gabe. Sortzapen printzipioaren aplikazioa da.…