Jatorrian, kapitala latinezko caput hitzetik ("burua") datorren hitza da. Finantzetan, kapital finantzarioa edo finantza-kapitala zor edo errenta baten zenbateko osoa da, eta orain edo epemuga batean ordaindu edo…

Kapital-mugimenduak edo kapital-fluxuak herrialde batetik bestera gertatzen diren inbertsioak edo aktibo erosketak dira. Ordainketa-balantzako kapital-kontuan nahiz finantza-kontuan jasotzen dira. Herrialde batek erakartzen dituen kapital-mugimenduak bertako hazkunde ekonomikoarekin, efizientziarekin, berrikuntzarekin eta lehiakortasunarekin daude loturik. Dibisa-merkatuetan duten eraginari buruz, kapital-mugimenduak jasotzen dituen herrialde batek bere dibisaren apreziazioa ekarriko du, bere dibisako eskaria handitzen denez inbertsio horien ondorioz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, capital movements; gaztelaniaz, movimientos de capital.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.