Ordainketa-balantza


KategoriakEkonomia

Ordainketa-balantza herrialde bateko erakunde ekonomikoek (kontsumitzaileek, enpresek eta gobernuak) munduko beste herrialdeetako erakunde ekonomikoekin egiten dituzten finantza- eta merkataritza-trukeak adierazten dituen kontabilitate-agiri bat da. Europan, herrialde bakoitzeko ordainketa-balantza Europako Banku Zentralak osatzen du. Eraketaren metodologia xeheena Nazioarteko Diru Funtsak ezarritakoa da, herrialde gehienek aplikatzen dutena. Horri jarraiki, honela dago osaturik:

1. Kontu korrontea

1.1. Merkataritza-balantza

1.2. Zerbitzu-balantza

1.3. Errenta-balantza

1.4. Transferentzia-balantza

2. Kapital-kontua

2.1. Kapital-transferentziak

2.2. Aktibo ukiezinen salerosketak

3. Finantza-kontua

3.1. Inbertsio zuzenak

3.2. Kartera-inbertsioak

3.3 Bestelako inbertsioak

3.4 Finantza-deribatuak

3.5. Erreserba-aldaketak

3.6. Erroreak eta omisioak

Batzuetan, bereziki hedabideetan balantza korrontea eta kapital-balantza baino ez dira bereizten, kapital balantza kapital balantza NDF-ren terminologian eta finantza-kontua bilduz.

Egin dezagun aurreko atalen azalpena:

Kontu korronteari dagokionez, merkataritza-balantzan esportazioak eta inportazioak sartzen dira. Esportazioak handiagoak badira inportazioak baino, merkataritza-superabita dagoela esaten da, bestela merkataritza-defizita dago. Zerbitzu-balantzan herritarrek beste herrialdeetan jaso dituzten zerbitzuak jasotzen ditu, hala nola turismo-zerbitzuak, finantza-zerbitzuak, eta abar. Errenta-balantzan herritarrek beste herrialdeetan jasotako errentak jasotzen dira, hala nola atzerrian lan egiteagatik jasotako errentak eta interesak eta bestealko finantza-errendimenduak. Transferentzia-balantzan kontraprestaziorik gabe gertatzen diren diru-tranferentziak jasotzen dira, publikoa zein pribatuak (etorkinek dakarten edo daramaten dirua eta Europako Batasuneko subentzioak, adibidez).

Kapital-kontuan, kapital transferentzien atalean, kapital finkoa erostea edo saltzeagatik (etorkin batek bere etxea saldu eta dirua bere herrialdera itzultzen duenean, eta Europako Batasunetik aktibo finkoa erosteko diru-laguntza jasotzen denean). Atal honetako beste azpiatala (aktibo ukiezinen salerosketak) aurrekoarenberdina da kontzeptualki, baina aktibo ukiezinak hartzen ditu soilik.

Finantza-kontuan finantza-aktibo eta pasiboen mugimenduak jasotzen ditu, herrialde batetik bestera betiere (akzioen salerosketa, bonoak, ...), haien izaeraren arabera bereizita. Erreserba-aldaketetan nazioarteko ordainketa-bitarteko gisa erabiltzen diren dibisa eta metal bitxien erreserba-aldaketak ere jasotzen dira.

Ohartzekoa da ordainketa-balantza beti orekan dagoela, ez duela ez defizitik ez superabitik. Bi kontu nagusiak kontu korrontea eta finantza-kontua direnez, kontu korrontean dagoen defizitak, defizit korronteak (edo superabit korronteak) alegia, finantza-kontuan dagoen superabitekin (edo defizitekin) konpentsatzen direla esan daiteke. Lehenengo bi kontuetako saldoa positiboa bada (esportazioak inpotazioak baino handiagoak direnean, esate baterako), herrialdean hartzekodun danazioartean ; saldo negatiboa badu, zordun izango da, erreserba-aldaketa kontuan hartu gabe betiere.

423 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.