Efizientzia ekonomikoa


KategoriakEkonomia

Enpresan, efizientzia ekonomikoa ekoizpen maila bat kostu txikienarekin burutzen denean gertatzen den egoera da. Beraz, efizientzia tekniko edo produktiboan erabilitako baliabideen unitate fisikoak kontuan hartzen diren bitartean, efizientzia ekonomikoan erabilitako baliabideen kostuari, diru unitatetan, erreparatzen zaio.

Teoria ekonomikoan, efizientzia ekonomikoa gertatzen da Paretoren optimo batera heltzen garenean, hots, ezinezkoa denean eragile ekonomiko baten utilitatea gehitzea beste batena murriztu gabe. Kontzeptu globala eta orokorra da beraz, gizarte eta ekonomia osoari dagokiona, eta horregatik efizientzia partzial zenbait barnehartzen dituena, hala nola efizientzia teknikoa eta efizientzia banatzailea.

Ikus, gainera

183 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.