Kanpo finantzazioa edo kanpo finantzaketa enpresak bere ingurunetik jasotzen dituen baliabide finantzarioen multzoa da. Beraz, esan liteke autofinantzazioa ez den finantzazio mota dela. Mota hauetako kanpo finantzazioa izaten da aukeran: kapital-finantzazioa, enpresak kapitala handitzea erabakitzen duenean, zor bidezko finantzazioa, epe laburrera nahiz luzera, kreditu, mailegu eta jesapenen bitartez, dirulaguntzak eta merkataritza-finantzazioa (merkataritza-efektuak, confirming, factoring).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, financiación externa.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kanpo sektoreaEkonomian, kanpo sektorea edo kanpo ekonomia herrialde bateko enpresa eta hiritarrek atzerriko herrialdeetako eragile ekonomikoekin egiten dituzten merkataritza-transakzioen (ikus, inportazioak eta esportazioak eta kanpo merkataritza) eta finantza eragiketen…
Kanpo migrazioaKanpo migrazioa pertsonek eta familiek euren jatorriko herrialde edo eskualdetik beste herrialde edo eskualde batera egiten duten migrazioa da. Definizio zehatza, kanpo migrazioko datuak jasotzen dituen administrazioren araberakoa…
Kanpo merkataritza (nazioarteko merkataritza)Kanpo merkataritza edo nazioarteko markataritza herrialde desberdinetako agente ekonomikoen artean (partikular, enpresa nahiz administrazio publikoen artean) gertatzen diren gai eta produktuen salerosketek (ikus, inportazioak eta esportazioak) nahiz finantza-transakzioek…