Confirming (definizioa)
Confirming edo konfirming bezero den enpresa batek bere hornitzaleen fakturak ordaintzeko banku edo beste finantza entitate batekin adosten duen finantzazio sistema da. Horren arabera, hornitzaileari bankuak bere bezeroarekin dituen fakturak kobratzeko aukera ematen dio, epemuga baino lehen, interes baten trukean. Beraz, hiru figura edo alde daude confirming-ean: bezeroa, hornitzaileen ordainketa modu arin eta eroso batez bideratu nahi duena; hornitzailea, fakturak kobratzea bilatzen duena, nahi izanez gero, epemuga baino lehen; eta bankua, bezeroaren fakturak hornitzaileari ordaintzen diona, interesaren trukean. Bi motako confirming bereizten dira: alde batetik, confirming errekurtsoduna, interesa hornitzaileari kobratzen zaionean (eta beraz, efektuen deskontu hutsa litzatekeena), eta bestetik, errekutsorik gabeko confirming-a, interesa bezeroari kobratzen zaionean. Ikus, gainera
- Factoring, non enpresak bere bezeroekin dituen fakturen dirua aurreratzeko eskatzen dion bankuari.