Mailegua edo mailegu-kontratua bi pertsonen arteko kontratua, non pertsona batek (mailegu-emailea) beste pertsona bati (mailegaria) diru-kopuru jakin, zehatz eta finko bat (printzipala edo maileguaren zenbatekoa) uzten dion , hartzaileak hartzekodunari maileguaren zenbatekoa biok adostu eta ezarritako kopuru zatituetan (aldiro ordaindu beharreko kuotak) eta datan (epemuga) itzultzeko konpromisoarekin, ohikoan interes-tasa baten arabera kalkulaturiko interesekin batera. Mailegua itzultzean, maileguaren zenbatekoaz gainera, hartzaileak interesa ordaindu behar izaten du dirua uztearen trukean. Hala, maileguaren kuotak bi atalek osatzen dute: ordaindu beharreko interesak eta maileguaren zenbatekoaren itzulketa edo amortizazioa. Maileguaren kuotak kalkulatzeko zenbait metodo daude (ikus, amortizazio finantzarioa); ohikoenak metodo frantsesa, amerikanoa eta alemaniarra dira. Ohikoa da, halaber, bereziki entitate finantzarioekin adosten diren maileguetan, hipoteka bat ezartzea hartzailearen edo beste baten ondasun baten gainean, mailegua ez itzultzearen kasuan berme gisa; kasu horietan mailegua hipotekarioa dela esaten da. Epemuga baino lehen, maileguak kantzelatu (hartzaileak amortizatzeke geratzen den maileguaren zatia ordaintzen duenean), berritu (nobazioaren bitartez, non une batetik aurrera maileguaren kondizio berriak adosten diren bi aldeen artean) eta subrogatu (maileguaren hartzailea edo hartzekoduna aldatzen direnean) egin daitezke. Juridikoki, maileguak kontratuak dira, gehienetan notario baten aurrean sinatu eta ziurtatzen direnak, eskritura publikoaz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
KredituakKredituak, kreditu-kontuak, kreditu-lerroak eta kreditu-polizak ere deituak, gehienezko diru-kopuru bat kreditu-hartzaile baten eskura jartzen diren finantza-eragiketak dira, hartzaileak kopuru horretatik nahi duen dirua erabil dezan. Kredituak eta maileguak bereizi beharra…
Leasing (definizioa)Leasing-a edo alokairu finantzarioa aktibo baten erabilera lagatzen den kontratu bat da, alokairu-kontratu bat alegia, aldiro ordaindu beharreko kuota baten trukean, kontratuaren bukaeran aktibo hori erosteko aukera ere…
Ikasliburua: Mailegu frantsesaMailegu frantsesa amortizaziorako eta interesak ordaintzeko epemugara arte kuota konstanteak eta ondoren ordaintzekoak ezartzen dituen mailegua da, interes-tasa finko batez. Ikasliburu osoa, hemen, PDF formatoan