Zirkuitu laburra produktu eta zerbitzuen ekoizleak kontsumitzaileengana hurbiltzen dituen banaketa sistema da, beraien artean ahalik eta bitartekari gutxien ezarriz, zentzu hertsian bat bakarra. Hurbiltasuna eta ekoizle eta kontsumitzaileen…

Merkataritza-efektuak pertsona edo enpresa batek egindako salerosketa batengatik ordaindu behar duela azaldu eta ziurtatu egiten duen balore-tituluak dira, diruzko prestazio baten eskubidea adierazten dituztenak (eta beraz, kreditu-tituluak dira). Merkataritza-efektu nagusiak dira, ganbio-letrak, txekeak eta ordaindukoak. Kontabilitatean, aktiboan jasotzen dira kobratzeko direnean, eta pasiboan ordaintzeko direnean. Gehienetan epe laburreko kontuak izaten dira eta beraz aktibo eta pasibo korrontean jaso beharrekoak hurrenez hurren.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, trade bills; gaztelaniaz, efectos comerciales.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.