Irekitze ekonomikoa


KategoriakEkonomia

Agian, irekitzea testuinguru politikoan bilatzen ari zinen.

Irekitze ekonomikoa, irekiera ekonomikoa edo ekonomiaren irekiera, merkataritza-irekitze edo irekiera ere deitua, herrialde batek nazioarteko merkataritzarako mugak ezabatu, inportazioak eta esportazioak sustatu, eta atzerriko inbertsioa erakartzeko politika ekonomikoa nahiz ondoriozko emaitza eta egoera da, protekzionismoaren eta autarkiaren aurkakoa, eta konkurrentzia ekonomikoa eta beraz efizientzia sustatzeko helburuarekin. Besteak beste, arantzelen ezabatu, nazioko enpresentzako diru laguntzak mugatu eta prezioen kontrola bertan behera uztea barnehartzen ditu. Irekitze ekonomikoak nazioarteko lehiakideen sarrera bideratzen du, teknologia eta produktibitatea handiarekin, eta maiz loturiko produktu eta zerbitzuen prezioak jaitsiaraziz. Oztopo gisa, bertako enpresak behar bezala lehiatzeko presta ez daudenean, haiek baztertzea eta desagerpena ere ekar ditzake.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, economic opening (politika), economic openness (egoera); gaztelaniaz, apertura económica, aperturismo económico.

Ikus, gainera

225 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.