Inbertsio-proiektua (ikus, inbertsioa) etorkizunean ustez etekin ekonomikoak (edo bestelakoak) ekarriko dituen proiektu edo plan bat da. Etekin ekonomiko horiek, proiekturako aurreikusten diru sarrerei hura aurrera eramateko eskuratu beharreko kapitala, xahutu beharreko intsumoak eta ordaindu beharreko gastuak kenduz kalkulatzen dira, denboran zehar behar bezala deskontatuta, interes-tasa baten arabera.
Inbertsio-proiektuen bideragarritasuna edo finantzarioki komenigarriak aztertzeko hainbat metodo daude: Balio Eguneratu Garbia, Barne Errendimendu Tasa eta Pay-back dira metodo erabilienak.
Loturiko artikuluak
Inbertsio-funtsakInbertsio-funtsak edo inbertsio-fondoak hainbat pertsonek ekarritako diruaz osaturiko inbertsio kolektiboak dira, ondare bakar batean biltzen direnak eta sozietate kudeatzaile batek eratu eta kudeatzen dituena, funtsaren errentagarritasuna eta arriskua zainduz.…
Inbertsio-prospektuaAgian, farmakoen prospektua bilatzen ari zinen. Orokorrean, prospektua produktu edo zerbitzu baten erabilerari buruzko informazioa ematen duen orria da. Inbertsioetan, prospektua akzioak edo bonoak jaulkitzen dituen entitateak inbertitzaile…
Barne Errendimendu Tasa[latexpage] Barne Errendimendu Tasa edo Barne Errendimenduaren Tasa (BET) inbertsio baten errentagarritasun-tasa da, diru-sarrerak eta irteerak, kaxa-fluxuak alegia, BET horrekin eguneratuta, berdindu egiten dituena. Halaber, inbertsioa guztiz finantzatu behar…