Inbertsio-zorroa (inbertsio-kartera ere deitua) enpresa, erakunde edo partikular batek egindako inbertsioen edo finantza aktiboen multzoa da, bereziki multzo hori nola osatuta dagoen begiratzen bada. Adibidez, kartera dibertsifikatua inbertsio edo aktibo mota askok osatzen dutena da, bereziki arriskua minimotzea helburua duena (gehienetan aktibo batzuetan galdu egingo da, baina beste batzuetan irabazi, eta horrela inoiz ez dugu asko galduko, baina ezta asko irabaziko ere; horregatik kartera zuhurra ere deiu ohi zaio).
Beste hizkuntzetan: gazteleraz, cartera; ingelesez, portfolio.
Loturiko artikuluak
Hegazkortasuna (finantzak)Finantzetan, hegazkortasuna finantza-aktibo baten prezio aldaketen aldakortasuna da. Aldi berean, eta aktiboan inbertituz gero, aktiboak ematen duen errentagarritasunaren aldakortasuna ere bada. Beraz, aktiboaren arriskuaren neurria ere bada. Hegazkortasun…
Kapital finantzarioa (finantza kapitala)Jatorrian, kapitala latinezko caput hitzetik ("burua") datorren hitza da. Finantzetan, kapital finantzarioa edo finantza-kapitala zor edo errenta baten zenbateko osoa da, eta orain edo epemuga batean ordaindu edo…
Hondar-bizitza (finantzak)Finantzetan, hondar-bizitza, ingelesez residual maturity, zorra guztiz kitatu edo amortizatu arte falta den denbora da.