Eskolatze-tasa edo eskolarizazio-tasa adin bakoitzeko ikasten ari diren pertsonen proportzioa da. Bi motako eskolatze-tasa bereizten dira: alde batetik, eskolatze-tasa gordinak ikasketa-maila jakin batean ikasten diren pertsonen kopurua zati…

Ekonomian, eguneratze-tasa etorkizuneko diru-fluxuak balioa eguneratuta gaur egunera ekartzeko behar den deskontu-tasa da. Bereziki inbertsio-proiektuen ebaluazioan erabiltzen da, proiektuak dakartzan ordainketak eta kobrantzak, labur kutxa-fluxuak eguneratu edo gaurkotzeko; kasu horretan, eguneratze-tasa kalkulatzeko kapitalari eskatzen zaion errentagarritasun minimoa, kapitalaren saritze-tasa alegia, inflazio-tasarekin bidertu behar da era honetan, bien baterako efektua kontuan hartzeko (e: eguneratze-tasa, k: kapitalaren kostua, i: inflazio-tasa):
(1+e)=(1+k)(1+i)
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, tasa de actualización.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.