Kutxa-fluxuak


KategoriakEnpresa

Kutxa-fluxuak (inglesez, cash-flow) enpresak edo horren proiektu edo jarduera batek aldiro sortzen dituen baliabideak dira, aldi bakoitzean diru-sarrerei diru-irteerak edo despoltsapenak kenduz kalkulatzen direnak. Beraz, likidezia-mugimenduak direla esan daiteke. Bereziki inbertsio-proiektuen errentagarritasuna baloratzeko erabiltzen dira, proiektuak aldiro sortuko dituen kutxa-fluxu horiek denboran zehar deskontatuz. Kutxa-fluxu mota zenbait bereizten dira: kutxa-fluxu operatiboa mozkin garbiari (zergak kenduta, alegia) amortizazioak eta maniobra-funtseko aldaketa kenduz kalkulatzen da; kutxa-fluxu gordina, berriz, mozkin garbiari amortizazioak soilik kenduz kalkulatzen da.

Harrigarria izan daiteke inbertsio-proiektuak ebakuatzeko kutxa-fluxuak eta ez mozkinak kontuan hartzea. Arrazoia koherentzia da. inbertsio-proiektu batean inbertsioaren zenbatekoa hartu behar da kontuan, diru-irteera izaten dena. Inbertsioaren komenigarritasuna aztertzeko hasierako diru-irteera hori geroko diru-sarrera eta irteerekin, kutxa-fluxuekin alegia, alderatu beharko da.

 

 

207 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.