Immobilismo bertikala gizabanako bat klase sozial batetik bestera ezin igarotzeko fenomenoa da, mugikortasun sozialaren aurkakoa. Bereziki Antzinako Erregimeneko estamentuzko gizartean garatu zen fenomenoa zen, noblezia eta hirugarren estatua talde sozial guztiz itxiak zirenean, hots, hirugarren estatutko gizabanako bat ezin zen nobleziara heldu, eta nobleak beti ziren noble, izaera hori belaunaldiz belaunaldi transmitituz.
Loturiko artikuluak
Ekologia soziala (gizarte ekologia)Ekologia soziala edo gizarte ekologia ingurumenaren arazoen iturria gizartean dauden egitura eta harreman sozioekonomikoen emaitza direla (hala nola hierarkia, dominazio eta desberdintasun sozialen ondoriozkoak) baieztatzen duen ekologia politikoaren…
Gizarte aniztasunaGizarte aniztasuna gizarte batean kultura, ideologia eta interes desberdinetako gizataldeak elkarrekin eta bizikidetzan bizi diren egoera da. Termino lausoa da, kultura aniztasun, ideologia aniztasun eta hibridazio sozialeko fenomenoak…
-