Hizkuntza lotari edo lo dagoen hizkuntza komunitate etniko edo kultural batean ezagutu baino hiztunek arin eta erraztasunez hitz egiten ez duten hizkuntza minoritarioa da, hizkuntza hil bilakatzeko arriskua…
Hizkuntza biziberritze-prozesua hizkuntza gutxitu edo minorizatuak berpiztu, hizkuntza hori galtzen ari den gizarte arloetan erabilera eta ikaskuntza sustatzeko hartzen diren erabaki eta garatzen diren egitasmo eta prozesuen multzoa da, diglosiak baztertu eta hizkuntza-aniztasuna bermatze aldera. Hizkuntza-biziberritzea hizkuntza-komunitateen eta komunitate etnikoen identitatea ziurtatzeko tresna ere bada.
Prozesu instituzional eta kolektiboak dira, hizkuntza baten erabilera bultzatzen dutenak, bereziki kontzienziazioaren bitartez garatzen direnak, hezkuntza arloan, hedabideetan nahiz mugimendu zibilen artean, komunitatean hizkuntza tradizio gisa zaintzearen beharra zabaltzeaz gainera, hizkuntza identitatea sortu eta bizi-kalitatea hobetzeko ere baliagarria dela erakutsiz. Ildo horretatik, hizkuntzaren erabileraren erregulazioarekin loturik dagoen hizkuntza-normalizaziotik bereizten da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, procesos de revitalización linguística.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, revitalización lingüistica.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.