Hizkuntza-aniztasuna


Hizkuntza-aniztasuna eremu geografiko edo sozial batean hizkuntza batzuk batera erabiltzen diren egoera da; labur esanda, haien baterako presentzia. Horren baitan, hainbat egoera desberdin bereiz daitezke, hizkuntza horiek beraien artean erabiltzen diren mailaren arabera; hala nola, eleaniztasuna, pertsona edo erakunde batek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dituenean, edota diglosia, hizkuntza beste baten edo batzuen gainean nagusitzen denean, besteak hizkuntzak azpiratuz; beste alde batetik, dialektoak eta beste hizkuntza-aldaerak ere, hizkuntza bakar batetik abiaturik, interpretatu daitezke hizkuntza-aniztasunezko fenomeno gisa ere. Hizkuntza-aniztasunaren erakusgarri garbiena mundu mailan gertatzen dena da, non 7.000tik gorako hizkuntza dauden.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pluralidad linguística, diversidad lingüística, plurilinguismo.

 

185 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.