Diglosia edo egoera diglosikoa (definizioa euskaraz)


Diglosia eremu geografiko edo sozial batean bi hizkuntza edo gehiago dauden hizkuntza-egoera da, non hizkuntza horiek hierarkia bat duten, bat nagusia eta besteak gutxituak izanik (ikus, hizkuntza gutxitua eta hizkuntza maioritarioa). Diglosian ohikoa da hiztunen propio eta berezkoa den eta egunerokoan darabilten ama hizkuntza edo herri-hizkuntza bati  beste hizkuntza bat gainjarri, nagusitu eta gailentzea, nagusia den hizkuntza formala, klasikoa, tradizio literario handikoa, jantzia eta prestigioduna izateagatik, eskola, hedabide, gobernu eta bestelako gizarte instituzioen bitartez bultzatuta, jatorrizko hizkuntzaren esparru sozialaren gutxiketa ekarriz.

Euskal Herrian diglosia egoera ohikoa da hainbat eremu geografikoetan, euskara jatorrizko hizkuntza izan arren, erdera hainbat erabilera eremuetan (administrazioan, lantokietan, ...) nagusitu eta erderara jotzen baitute askok eta askok. Horrela, azkenean, aditu eta mintzatu beharraren poderioz, erderak dira nagusitzen diren hizkuntzak, diglosia egoera ekarriz.

Ikus, gainera

Erreferentziak

https://soziolinguistika.eus/files/Mikel%20Zalbide%20Diglosiaren%20purgatorioaz..pdf

 

 

222 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.