Errenta-politika gobernuek aurrera eramaten dituzten politika ekonomiko mota bat bat da. Familien eta beste agente ekonomikoen errentan nahiz faktore desberdinen arteko errentaren banaketan eskuhartzea bilatzen du. Horretarako dituen…

Politikan, erregulazioa arlo jakin batean arauak sortu eta indarrean jartzea da, arlo horretan izan daitekzeen arazoak eta disfuntzioak arindu eta finean konpontzeko. Adibide garbi bat trafikoa da, ezinbestekoa da zirkulatzeko arauak jartzea, istripuak saihesteko. Ekonomian, erregulazioa ekonomikoaren aldeko eta aurkakoen arteko eztabaida bizia da: desregulazioak (erregulazio eza edo erregulazio malgua) merkatu askea garatu eta baliabideak modu efizienteagoan esleitzen dituela irizte dute liberalek; sistema kapitalistak sortzen dituen arazoak konpontzeko, erregulazio gogorraren aldekoak dira interbentzionistak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, regulación.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.