Hizkuntza gutxitua (hizkuntza minorizatua, hizkuntza minoritarioa, hizkuntza txikia)


Hizkuntza gutxitua, hizkuntza minorizatua, hizkuntza minoritarioa edo hizkuntza txikia, hainbat arrazoi eta mekanismoen ondorioz,  batzuetan soziolinguistikoak, baina orobat politikoak beste kasu batzuetan, beste hizkuntza nagusi eta menderatzaileen aldean bazterreratzen joan den hizkuntza da, horren espazio geografikoa txikituz eta erabilera-eremuak murriztuz. Beraz, hizkuntza nagusiarekiko duten hizkuntza-mendekotasuna dela-eta, hizkuntza gutxituak diglosia egoeretan atzematen dira bereziki. Beraz, diglosia egoera horretatik,  hizkuntza gutxituarena fenomeno historikoa da, perspektiba historiko batetik aztertu beharrekoa, kondizio politiko, sozial eta ekonomikoen ondorioa. Nolanahi ere, argi eduki behar da ez direla nahastu behar hizkuntza gutxitua eta hizkuntza txikia: hizkuntza txikia besterik gabe eremu geografiko eta soziolinguistiko txiki batean garatzen den hizkuntza da, hizkuntza gutxitua beste hizkuntza batzuen aldean urritzen edo gutxiesten den hizkuntza den bitartean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua minorizada.

Ikus, gainera

221 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.